“Topaguneak” programaren oinarriak

Energia-olatuak DSS2016EUk herritarren kultur ekimenak diruz laguntzeko abian jarri duen programa da. Programa honen barnean 2015eko Urrian zabaldutako Topaguneak deialdi berezia zabaldu zen, hiriburutzaren leloaren inguruan hausnarketa eragiteko helburuarekin.

Deialdi honetan, berriz, DSS2016EUk sustatu nahi ditu 2016 urteko jardueren hasierarekin bat egingo duten proposamenak eta hiriburutzaren “Elkarrekin bizitzeko kultura” leloaren inguruan hausnarketa. Hain zuzen ere, fundazio honek topaguneen inguruko gogoeta sustatu nahi du; hau da, ezberdinek bat egiteko balio duen ororen inguruko hausnarketa.

Proiektu hauetarako betebehar nagusiak, deialdiko oinarriek jasotzen zituzten bezala:

Proiektuak kultur, kirol eta gizarte arlokoak izango dira, eta oro har DSS2016EUren helburuekin bat egingo dute. Horrez gain, ondoko bost baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Proiektuek hauetako ezaugarri bat baino gehiagorekin bat etorri beharko dute:
    1. Pertsonengandik eta pertsonentzat; hiriko biztanle guztien parte-hartzea bilatuko duena, beti bertan bizi direnena zein aldi baterako etorritakoena, eta bertokoak direnena edo munduko beste leku batetik etorritakoena.
    2. Askatasun arduratsuaren, giza duintasunaren eta elkar ulertzearen balioak indartuko dituena, batez ere gazteentzako ekimen artistikoen bitartez.
    3. Tokikoa denean oinarritutako nortasun europar lotzaile bat eraikitzen lagunduko duena.
    4. Bitartekaritza artistikoaren garrantzia aldarrikatuko duena berezkoa zaion sortze prozesua azaleratuko duena, modu horretara herritarren ahalduntzea eta parte-hartze aktiboa sustatzeko.
    5. Epe baten barruan inpaktu iraunkor bat eragingo duen ezaugarri edo osagai berritzaile bat duten ekimenak sustatuko dituena.
    6. Ezagutza eta guztion hobe beharra bultzatuko dituena, eta pentsaeraren aldaketari lotuta, lankidetza- eta gaikuntza-modu berriak sustatuko dituena.
    7. Hizkuntz eta kultur aniztasunaren iraunkortasuna ziurtatzeko modu berriak bilatuko dituena.
  2. Diruz lagundutako jarduerak Donostian gauzatu beharko dira.
  3. Hiriko auzo batean baino gehiagotan gauzatu beharko dira dirulaguntza jasoko duten proposamenak.
  4. Ekimen osoa, edo horren parte bat, 2016. urteko urtarrilaren 21ean, 22an, 23an eta 24an gauzatu beharko dira.
  5. Jarduera hauek bat etorriko dira abiapuntu honekin: Topaguneak; pertsonak, lan egiteko moduak, ezaugarriak eta abar bat egitea errazten duten proiektuak edo egitasmoak; hau da, ezberdinak biltzeko eta zubigintzarako balio duten proiektuak, ekintzak eta bestelako jarduerak.
Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s