HIRIBILTZEN, lehen pausoak: Eskerrik asko!

Donostiarentzat hain berezia izan den asteburu hau oso garrantzitsua izan da baita guretzat ere, ostirala eta igandea artean aurkeztu eta probatu baititugu HIRIBILTZEN esperientzia eta “Munduari bira 84 egunean” erronka kolektiboa. Lepo egin dugu lan, baina oso pozik gaude hiru egun hauetako emaitzarekin, eta hurrengo pausoak eman aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu bene-benetan:

  • Batez ere ibiltarioi, zuen pausoengatik (444,2km izan dira guztira batu dituzuenak!), umore bikainagatik eta ekarpenengatik. Oraindik ere zuen laguntza eskatuko dugu, udaberriko erronkaren xehetasunak zehazteko. Mila esker Gemma, Caridad, Miren, Juana, Aritz, Gurutze, Arantxa, Juan, Lurdes, Ana, Antxon, Idoia, Mikel, Marian, Aitor, Amaia, Manu, Idoia, Sehila, Deba, Aroa, Jon, Jaione, Juantxo, Joxean, Mari Carmen, Pilar, Gorane, Kemen, Laura, Mila, Vicente… 123 ibiltari izan zarete guztira!
  • Udaberrian parte hartzeko asmoa azaldu zenigutenoi eta informatzera hurbildu zinetenoi. Eskerrik asko Maialen, Ander, Leopoldo, Nerea, Cristina…
  • DSS2016ko Energia Olatuak programako kideei, zuen interesagatik eta ostiraleko euripean lagun izateagatik. Mlskr Mikel eta Iñigo.
  • Zuen inguruan eta sare sozialetan ekimen hau zabaltzen lagundu duzuenoi: asko izan zarete. Sksk!!
  • Donostiako udalari eta udaltzainoi, gure infraestruktura txikia jarri eta kentzeko garaian emandako erraztasunengatik.
  • Ijentea Kafea kafetegiari, ostiralean ahaztu genuen mahaiaren ordezko lana egin zuten terraza-mahaiak uzteagatik.

Laster berri gehiago. Bitartean… ondo ibili!

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s