297 km!

297km
Astebete pasa da erronka hasi genuenetik eta 297 km batu ditugu jadanik. Kontagailua goizero eguneratzen da, bezperan egin diren ibilaldien arabera.

Munduari bira Donostiatik irten gabe

Ibilbidea

Distantziak neurtzeko, detektagailudun 6 baliza jarri ditugu Tenis-a eta Sagues arteko ibilbidean.

hiribiltzen-planua-erronka-01

Apirilak 6an hasiko gara HIRIBILTZEN

Apirilak 6 – Ekainak 29:
Talde-erronka bat Donostian

84 egunean munduari bira ematea Donostiatik irten gabe, milaka
ibilalditan “ezberdinek” osatutako bikoteek edo taldeek egindako distantziak batuz.

Bikoteka edo taldeka ibiliz

Erronkarako km-ak gehituko dituzu HIRIBILTZEN txartelarekin ibilbideko balizak ukituz. Horretarako:
– Bakarka ibilitako distantziak ez ditugu kontatuko.
– Bikoteetan edo taldeetan txartel batek gutxienez besteetatik desberdina izan behar du.

Non lortu zure HIRIBILTZEN txartela

IJENTEA KAFEAn: 2 euro balio du eta nahi adina alditan erabili ahal izango duzu.

IJENTEA

Zatoz ibiltzera

Zuk erabaki noiz, non eta norekin. Lagunik ez duzunean, Nautico ondoko balizara etortzea proposatzen dizugu orduotan:

10:00 – 12:00 – 14:00 – 16:00 – 18:00 – 20:00

Adi gure agendari: beharbada bertan aurkituko dituzu ibilaldia partekatzeko gustoko pertsona edo elkarteak.