Projekta Urbes

HIRIBILTZEN Patxi Miren

Projekta Urbes 2004an Patxi Galarraga eta Miren Vives arkitektuek sortutako arkitektura eta hirigintza bulegoa da. Hiri osasuntsuagoak eta bidezkoagoak helburu, duela zenbait urte bi ikerketa- eta lan-lerro sortu zituzten hiriaren eta eguneroko bizitzaren arteko harremana ulertzeko eta eraldatzeko:

Dagoen hiriaren gain eta plangintza-prozesuetan gain esku hartzen dute, honokoen bitartez:

  • Azterketa, diagnosia, ebaluazioa, proposamenak, etab.
  • Espazio publikoaren proiektua eta ekipamenduen diseinua.
  • Formazio saioak, partaidetza prozesuak, etab.

HIRIBILTZEN egitasmorako teknologia HIRIBILI [Walk for Health] sistematik moldatu dute: herritarren ongizatea hobetu asmoz ─eta kirola, osasuna eta hirigintza teknologiarekin uztartuz─ ohiko ibilbideak neurtzeko garatu zuten, eta iadanik Ermuan ezarria dago (ikus bideoa).