Jarrai eta partekatu esperientzia: hiribiltzen.eu
twitter/instagram: #hiribiltzen
facebook.com/hiribiltzen

gif_HIRIBILTZEN

HIRIBILTZEN, hirian biltzen eta ibiltzen. Ekimenaren helburu nagusienak bi dira. Batetik, herri eta hirietan konpainian egindako ibilaldiak nabarmentzea eta sustatzea, ongizate fisiko, emozional eta sozial iturri bezala. Eta bestetik, ezberdinen artean milaka topaketa, ibilaldi eta elkarrizketa eragitea.

hiribiltzen-planua-01
HIRIBILTZEN talde-erronka itxura duen esperientzia bat da: Apirilaren 6a eta Ekainaren 29a arteko 84 egunetan (2.016 ordu) Donostiatik irten gabe munduari bira ematea, “ezberdinek” osatutako bikote edo taldeek milaka ibilaldietan egindako distantziak batuz.

BALIZA mini
Distantziak neurtzeko, detektagailudun sei baliza jarriko ditugu Tenis eta Sagues arteko ibilbidean.

 4 TXARTEL

2.016 txartel banatuko ditugu. Izenemate epea zabaldutakoan, parte hartu nahi baduzu zure HIRIBILTZEN txartela aukeratu beharko duzu, Donostiarekin duzun harremanaren arabera.

CHECKING3 mini

Ibilian balizak txartelekin ikutuaz, bikote edo taldeek kilometroak gehituko dituzue, baldin eta txartel desberdinak badauzkazue. Hala, prestatzen ari garen hiribiltzen.eu webguneak bi atal nagusi izango ditu: batetik, 24 orduro eguneratuko den kilometro-kontagailua, eta bestetik, zuen testu eta argazkiekin osatuko den talde-kontakizuna.

Teknologia HIRIBILI [Walk for Health] sistematik moldatu dugu: herritarren ongizatea hobetu asmoz ─eta kirola, osasuna eta hirigintza teknologiarekin uztartuz─ ohiko ibilbideak neurtzeko garatu genuen 2014an, eta iadanik Ermuan ezarria dago.

HIRIBILTZEN egitasmoaren egileak Patxi Galarraga eta Miren Vives arkitektuak gara, eta hiri barneratzaile (Urbes for All), aktibo (Active Urbes) eta osasuntsuagoak sustatzen egiten dugu lan.